Kaxiano- Itsasontzi baten

Euskal Herriko musika tresnak

Euskal Herrrian artistaz jositako eskualdea dugu: idazleak, aktoreak, musikalariak... Bertakoak diren musika tresna asko dauzkagu mota ezberdinekoak: airezkoak, perkusiozkoak...

Airezkoak:
Txirula

Zortzi zuloz osatutako zurezko musika tresna dugu; 7 aurreko aldetik eta 1 atzeko aldetik. Soinu zorrotza du, hainbat doinu jotzeko erabiltzen dena; batik bat doinu tradizionalak. Txistua (beste musika tresna bat) baino motzagoa da.

Txistua

Euskal Herriko musika-tresnarik ezagunena eta zabalduena da. Artzain-giroko musika tresna dugu (aintzinako doinuek eta kantak adierazten duten moduan). Isturitzen aurkitu ziren hiru zuloko hezur bat, honen inguruko aurkikuntzarik zaharrena. Lehen, zurez egiten zen, baina gaur egun plastikoz egiten da. Hiru zulo ditu, bi aurreko aldean eta bat atzean. 




Dultzaina

Dultzaina gaitaren osagaiak ditu; mihi bikoitzeko pita metalezko tudel bati lotuta. Azkenengo hau tutuan sartzen da eta honek bibrazio batzuk sortzen ditu, soinua ateraz. Zortzi zulo ditu; 7 aurrealdean eta bat goiko atzeko aldean.


Alboka

Gure eskualdean sortutako airezko tresna dugu, artzain giroko jatorria duena. Osagai deigarriak ditu; kainaberazko bi hodi, egurrezko zati erdi zirkularrak, bi migi eta behi adarra. Musika tresna hau jotzea oso zaila da, etengabe airea bota behar duzulako (arnasa aldi berean hartuz eta botaz).
Argazkia leku honetatik hartu dugu

Trikitixa

Euskal Herriko soinu tresnarik berriena da. Haize musika tresna da “infernuko hauspoa” izena ere badu. Akordeoi baten antzekoa da baina askoz txikiagoa. XIX. mendearen bukaeran gure herrian indarrez sartzen da eta beste tresna musikalekin batera baserri zein kaletar munduan zabaldu zen.


 Perkusiozkoak:
Panderoa

Lagungarria ez bada ere, panderoaren erritmoa kanta eta dantza egiteko erabiltzen da, bizkortasuna. Zaharrek diotenez, lehen panderoa trikitixarik gabe jotzen zela eta dantzatzen eta kantuan ibiltzen zirela. Emakumezkoak ziren musika tresna hau erabiltzen zutenak. Zurezko borobil bat da eta behiaren tripa lehorrekin egiten da. Zirkuluaren barnean kriskitin batzuk ditu, soinu berezi hori ateratzea eragiten diona.

Argazkia leku honetatik ateratakoa da.

Ttun-ttuna edo danburria

Perkusio tresna da. Bakarrik zein beste musika tresna batzuekin erabili daiteke, erritmoa eramateko. Gaur egun Nafarroako haranetan eta Pirinioetan erabiltzen da, baina kalejiretan ohikoa da hau erabiltzea, baita euskal dantzetan ere. Zurezko kaxa bat da eta soka batzuk ditu makil batekin jotzen dena.

Argazkia leku honetatik aterata dago
Txalaparta


Antzinako euskal musika tresna da. Bi makil laburrez jotzen dira bi oholez (2 metroko luzera eta 5 zentimetro lodiera) osatutako tresna hau. Bi izan ohi dira txalaparta jotzen dutenak: goitik behera, makilak bertikalki hartuak eta horizontalki jarriak. Ohol hauek bi otzarren gainean jartzen dira erresonantzia izateko, eta bi hauen artean lastoa jartzen da. Garai batean komunikatzeko erabiltzen zen, gaur egun aldiz, musika tresna gisa.
Danbolina 
Txistua laguntzeko erabiltzen danborra da. Danbor hau txikia eta itxia da, atzeko aldean bordoi bakarra duelarik. Ezkerreko besoan eskegitzen da eta eskuinean dagoen makil batekin jotzen da. Hau ziri izena du.


Atabala
 
Txistua laguntzeko ere erabiltzen danborra da, baina hau zabalagoa eta bi makilekin jotzen da. Erritmoa eramateko erabiltzen dira antzina antzinatik. Musika apainduagoa eta aberatsagoa egiten dute, joko erritmikoekin eta erredoble konplexuekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario