Kaxiano- Itsasontzi baten

Jai tradizionalak

JAI TRADIZIONALAK 


Neguan, GABONAK Olentzero

Herrialde gehienek bezala Euskal Herriak badu umeei Gabon egunean opariak ekartzen dizkien pertsonaia: OLENTZERO!!!
Jarraian zenbait galdera proposatzen dizkizugu Olentzerori buruz gauzak ikasteko eta dakizunaren inguruan hausnarketa egiteko. Anima zaitez!!!


1.- Nor da Olentzero?
2.- Urteko zein gauan ospatzen da?
3.- Zein urtaroan?
4.- Ezagutzen al duzu Olentzeroren kanta?
5.- Idatzi gutun bat edo egin marrazki bat Olentzerori bidaltzeko.

Udaberrian, SAN PRUDENTZIO JAIA

Arabako Lurraldearen zaindaria  San Prudentzio du izena. Urtero apirilaren 27an jaiak antolatzen dira bere ohorean, egun honen bezperan danborrada antolatzen da Probintzia Plazan .
Bertan arabako sukaldariak danborrak jotzen dituzte, mantala eta kapela handiez jantzita. Eskoletan ere danborradak antolatzen dira eta aste batzuk lehenago haurrek amantala, kapela eta danborra egiteaz eta apaintzeaz arduratzen dira. ANIMATU ZAITEZ ZUREA PRESTATZEN!!!
Jai hauetan ohikoa da Armentia basilikara joatea santuari eskerrak emateko eta opariak egiteko, baita Armentiako zelaietan ekintza ugari antolatzen dira: lehiaketa gastronomikoak, herri kirolak...
Udan GASTEIZKO JAIAK
Andre Maria Zuriaren jaiak 5 egunetan ospatzen dira, abuztuaren 4tik abuztuaren 9ra. Jai hauek aspaldidanik ospatzen dira 1884tik. 
Abuztuaren 4aren arratsaldeko 6etan hasten dira festak, txupinazoa eta Zeledonen jaitsierarekin batera. Zeledon jaitsi ondoren, Andre Maria Zuriaren Plaza oinez zeharkatzen du eta Done Mikel elizako balkoitik jai zoriontsuak opatzen ditu.
Hurrengo eguneko goizean, 5ean, Gasteizko Blusek eta Neskek opari eta eskaintza moduan loreak eramaten dizkiote Andre Maria Zuriari.
Abuztuaren 7an haurrentzako eguna ospatzen da. Egun honetan Zeledon Txiki Gasteizko Plaza berritik jaisten da eta ondoren, Zeledon Txiki eta Neska Txiki Udaletxeko balkoira ateratzen dira haur guztiak agurtzera. 
Abuztuaren 10ean, gaueko ordu batean Zeledoni agurtzen zaio hurrengo urtera arte, jaiei amaiera emanez.

  


Udazkenean, AGATE DEUNA



 Aurten, otsailaren 4an ospatu dugu Agate Deuna. Euskal Herrian atez ate laguntza eske eta diru eske joan izan dira betidanik. 
 251. urteko otsailaren 5ean bularrak moztu zizkioten emakume siziliarraren historia gogora ekarriko da berriro. 230. urtean Agate izeneko neska gazte eta eder bat bizi zen. Quiciano gobernadoreak berataz maitemindu eta berarekin ezkontzeko eskatu zion. Baina Agate jaungoikoari eskainia zegoen eta proposamenari uko egin zion.
Gobernadoreak amorru bizian, kartzelan sartu zuen eta bularrak moztu zizkion Agate gaixoari. 251ko otsailaren 5ean 21 urterekin Agate hil egin zen.
Mendebaldeko birginia-martiria izateaz gain, haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da.

 Herritarrak eta taldeak santa-eskean kalera ateratzen dira  Agate neska gazte siziliarraren bizitza kontatzen duten koplak abestuz.

Euskal Herrian, ohitura ezberdinak daude Agate Deuna egunean: batzuek kanpaia jotze luzeak izaten dute, erromeriak, kandela batzuk pizten dira...
Hona hemen Agate Deuna abestia. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario