Kaxiano- Itsasontzi baten

Taloak

1. Errezeta:  TXORIZOZKO TALOAK
-Ura
-Gatza
-Irina horia eta txuria
-Txorizoa

NOLA EGIN?
Gutxi gora behera ur litro bat hartuko dugu, eta uran gatza botako dugu.
Ondoren lapiko batean ura berotuko dugu eta, irina prestatzen hasiko gara: 3 kilo  laurden irin horia  eta laurden bat irin zuria.
Irin horia eta irin zuria ondo nahastuko ditugu. Gero, berotutako ura irinarekin nahasten joango gara pixkanaka orea lortu arte.
Orea daukagunean zatiak moztu  eta zapaldu egingo ditugu taloaren forma lortu arte. 
Ondoren,  talaburdinean (edo zartaginean) sartuko dugu orea erretzeko, behin alde batetik eginda buelta emango diogu beste aldetik erretzeko.
Bitartean, zartaginean olio pixka batekin txorizo zati bat egingo dugu.
Azkenik, txorizoa taloaz inguratu eta ON EGIN!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario