Kaxiano- Itsasontzi baten

Herri Kirolak

Euskal Herrian kirol tradizional ugari ditugu. Segidan, gure herri kirolen bilduma aurkituko duzu:

-PILOTA:
Gure lurraldean  betidanik oso ohikoa izan da pilotan jolastea, baina orain dela urte batzuk emigrazioak direla eta, mundu osoan ikusi ditzakegu pilota txapeleketak. 
Jolas honetara jolasteko bi edo lau pilotari behar dira, hauek pilota frontoi baten kontra jo beharko dute eta, pilota haiengana berriz bueltatzen denean jotzen saiatu beharko dira. Pilota bote eman baino lehen edo joku eremutik atera baino lehen jotzea lortzen ez badute puntu bat galduko dute.
Pilota jolasa mota desberdinetan sailkatu daiteke erabiltzen den eremu jokoa eta pilota jotzeko objektuaren arabera. Alde batetik, eremu motaren arabera honako sailkapena edin daiteke:
  • Frontoi motza: Honek,  30 edo 35 m-ko luzera arizango du eta bertan, eskuarekin, sarearekin, paletarekin...jolasten da.Eremu hauetan pilota eta erreminta arinak erabiltzen dira
  • Frontoi ertaina: Gehienez, 45 m-ko eremua izango da. Eremu honetan jolasteko gehien bat paleta erabiliko da, baita pisutsuagoak diren larruzko pilotak eta erremintak.  
  • Frontoi luzea: Frontoi mota honek luzeena da eta 60 m luze izan ditzake gehienez. Mota honetako lekuak zesta puntan jolastera bideratuta daude. Frontoi mota tipikoena da. 
Bestetik, erabiltzen den erremintari erreparatuz honelako banaketa egin dezakegu:
  •  Eskua.
  • Pala.
  • Larruzko eskularrua.
  • Xistera.
  • Sarea.




-HARRIJASOKETA:
Euskal Herrian ezagutzen den kirol  tradizionalenetarikoa da, orain dela urte asko sortu zen baserritarrek ohiko lanetan egiten zituzten jardueren ondorioz. Kirol hau praktikatzeko ezinbestekoa da oso indartsua izatea eta erresistentzia fisiko handia izatea harria jasotzeko eta bizkar gainean mantentzeko denbora batez. 
Materialaren arabera harri guztiak berdinak dira, granitozkoak, baina mota desberdinak sailkatu daitezke beren ezaugarrien eta egin nahi den probaren arabera: 
  • Laukizuzenak.
  • Kubikoak.
  • Zilindrikoak.
  • Esferikoak.
-SOKATIRA:
 
Sokatira gure herrian aspaldidanik praktikatzen den kirola da, eta gaur egun oso ezaguna da eta leku askotan jolasten da. 
Alde batetik, jolasteko sokaren erdian zapi bat ipiniko da bi alde bereizteko, eta gero bi talde egingo dira talde bakoitza sokaren alde batean kokatzeko.
Bestetik, zapien bidez edo lurrean klarionen bidez hiru puntu adierazi eta bereiztu beharko dira: erdigunea, eta beste bi puntu azken honen distantzia zehatz batera kokatuko direnak, bat ezkerrera eta bestea eskuinera.
Ondoren, talde bakoitza bere sokaren aldean kokatuko da eta, seinalea entzutean sokatik tiraka hasiko dira beste taldea bere eremura ekartzeko. Beste taldea bere eremura ekartzea lortzen duen taldea irabazlea izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario